Amaiur
Iñaki Sagredok, Amaiurren 1522an gertatutako batailaren detaile batzuk azaltzen dizkizue blogeko irakurleei

Iñaki Sagredok, Amaiurren 1522an gertatutako batailaren detaile batzuk azaltzen dizkizue blogeko irakurleei
Iñakik, dokumentalaren filosofiaz eta nondik norakoetaz hitzegiten digu, baita bizitzen ari ditugun esperientzietaz ere.
Webgunean jasotzen ari ditugun iritzien arabera, hizkuntza aldetik egin beharreko aldaketak ez ditugu inolaz ere ukatzen, ezta gure defentsarako eskubidea ere.
Dokumentala berez, gaztelaniaz dago egina, batetik idazlea hobeto moldatzen delako gaztelaniaz eta bestetik jende talde zabalago batera iristea ahalbidetzen digulako.
Webgunearen izena gaztelaniaz dago, dokumentaleko tituluak horrela bultzatu gaituelako, bat egiteko.
Gure helburua, dokumental hau euskeratzea da, baina horretarako, medioak, denbora eta nola ez dirua behar dugu, ez da euskera alde batera utzi nahi izatea, ezta gutxiago ere, horren adibide garbia gure webgunea delarik, zeinetan euskeraz, gazteleraz eta ingelesez irakurri dezakezun.
Badakigu askorentzat azalpen hauek ez direla nahikoak izango, baina gure eguneroko errealitatea hau da. Dena den, idazten jarraitzera gonbidatzen zaituztegu, hori baita webgune honen muina, partehartzea.
Dokumentalaren lan taldea