LFO estudioak

Dokumental honetan azpimarratzeko zerbait baldin badago, hori lan taldea da; lan honekin hasi ginenean ezer ez genikela bagenekien eta erlazioen bitartez eta dakien jendea eredu hartuta, beraietaz ikastea erabaki genuen.
Horregatik ate joka egon gara etengabe laguntza bila… Richard Edwars eta Ortzadar taldeak euren musika bikaina eskeini ziguten, Rubén Marcilla filma honen errebelazioa izan da, profesionalitatea eta lanerako gaitasun haundia erakutsiz, Pamiela editorialak oraindikan telefonoa hartzen digu eta pertsona eta kolektibo askok euren laguntza eskeini digute.
Laguntza horien artean, ezinbestekoa suertatzen ari den bat, Aitor Ortiz de Felipek egiten ari duen lana da, LFO soinu estudioen arduraduna hain zuzen. Aitor, Iruñan gertatzen ohi den bezala ezagutu genuen… lagun baten anaiak soinu estudio bat dauka eta oso ona da, etabar. Egia esan, benetan ona da bere lanean eta beraren bitartez, soinua lantzeko orduan profesional baten laguntza edukitzea lortu dugu.
Bere esku eta belarrietatik aterako da soinua eta anbientazioa, soinu efektuak, lokuzioaren tratamendua eta dena bere aldetik jartzen dituen gogoei esker, guregan sinistu du eta bere Iruñako estudioaren ateak ireki dizkigu, LFO estudioak Iturraman ( Iruñea-Pamplona).
Iturramako 5.zenbakian daukan LFO estudioan, grabazio gela txiki bat du, akustikoki eta teknologikoki kalitate handikoa, baita gama altuko bideoan eta efektuen lanketan aritzeko ekipazioa ere.
Esker aunitz Aitor


español
euskara
english







