Odola, izerdia eta negarrak

publicado poradmin22, 2008

Hauek dira egun hauetan izaten ari ditugun sentsazioak. Denbora eskasa, informatikarekin borrokak, talde lana antolatzea, gure esperientzia faltak, guregan sortzen ari duen egonezinaren erakusle garbiak dira.

Dokumentalaren edizioan lan egiten dugun bitartean, bestelako beharrak suertatzen ari zaizkigu, proiektu hau duintasunez bukatu ahal izateko, triptikoa, portada, diseinu lana…

Bestalde, esan beharra dago, proiektu honen partehartzaileak, bestelako lanetan ere murgildutak gaudela, Iñaki Sagredo bere liburu sailaren,“Navarra Castillos que defendieron el Reino” laugarren liburua bukatzen ari da eta oraintxe atera berri du gazteluen mapa itzela,mapa de los castillos de Navarra hurrengo abenduaren 3an aurkeztuko dena; Mikel Santakiteria revista Nabarra aldizkariko orriak “pintatzen” dabil, Rubén Marcilla Berriozar herriko historiaren inguruko dokumental batean sutsuki sartuta dago eta Gurutz Cilvetik Nabarralderentzako, Mikel Soraurenen azken liburua egin du “Fueros y Carlistada” deitutakoa.

Dena den esan daiteke, presiopean lortutako etekinak handiagoak direla eta horren inguruan asko ikasten ari gara.