MAPA: NAFARROAKO EGUNA
Hurrengo hileko 3an, Nafarroako egunaren ospakizunarekin batera, Nafarroako erreinua defendatu zuten gazteluen mapa aterako da salgai. Mapa hau, urte askoko ikerketa lanen ondorioa da.
Mapak, erdi aroko itxura dauka, ikonoak, pergaminozko fondoa eta bere inguruan kokatzen diren ornidura itzelak ere, lan handi baten ondorio direla erakusten dutelarik.
Gazteluaren irudia, XIV.mendeko eskribano batek egindakoa da. Ondo pentsatutako lana da, batez ere lanarekiko jarrera eta ikuspegia, erdi aroko pertsona baten ikusteko izango luken era ardatz hartzen duelako.
Mapa, garaian garaiko erreinuak hartutako hedapenaren erakusle garbia da eta honek zeukan garrantziaz ohartarazten digu. Begirada batek, leku anitzetara eramaten gaitu Kantabriako kostaldea, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa, Bureba, Burgoseko zonaldea, Sobrarbe, Aragoi, Ribagorza, Nafarroa Beherea, Bearne, etabar.
Zuen gustokoa izatea espero dugu eta behintzat idatzizko komunikabideek historiarekiko bestelako begirunea eta gogoa erakustea.



español
euskara
english







