Eskutitzak diasporatik

publicado poradmin20, 2008

Betidanik jakin izan da, mundu mailan barreiatutak dauden euskaldunak eta behin kanpora lanera joandakoen oinordekoek gure kulturarekiko erakusten duten begirunea eta jarraipena, gehienbat eurek sortutako euskal etxeetatik bultzatuta.

Hau kontutan hartuta, mail bidalketa handi bati ekitea erabaki genuen gure proiektuaren berri izan zezaten.

Nola ez, berehala erantzunak jasotzen hasi ginen, gure diaspora sendoki bizirik jarraitzen duelaren seinale.

Besarkada handi bat guztiontzat eta bereziki Fabio Javier Echarrirentzat (Resistencia - Chaco) eta Damian Cebeyrentzat (Presidente c.v. San Nicolas - Argentina) laguntzarako erakutsitako gogoengatik eta nahiz eta hurrun egon, gure herriaren atal garrantzitsu bat izaten jarraitzen duzuelako.