Eskerrak
Gureganako konfidantza erakutsi duten pertsonak ugariak izan dira, baina batzuk batipat izan dira proiektu honen motorraren parte eta ezin ahaztu beraiei leku, nahiz txiki, baina berezia izatea gure webgune hontan.
Irakasle trebea
Txema Aranaz
Pamiela editorialak Iruñean duen bulegora sartzean, hor ikusiko duzu beti Txema, langile sutsua eta proiektu honek erakusten duen moduan, bide berrietara ekiteko prest dagoena. Proposamen honekin berarengana gerturatu ginen momentutik bere laguntza izan dugu beti.
Itsasoaren bestaldeko lagun ingelesa
Richard Edwards
Gure proiektuak musika on baten euskarria behar zuen eta interneten murgiltzera bultzatu gintuen. Han topatu genuen Rich Edwards konpositorearen lana eta gure arteko elkarlana sustatu zen. Hasieran, mail txiki bat besterik ez genion bidali, gure ingeles txarrean, erantzunik jasotzeko esperantza gutxirekin, baina errealitateak kolpe ederra eman zigun eta bere lehenengo erantzunaren ondoren, munduan oraindikan elkarlanean lan egiteko prest dagoen jendea esistitzen dela erakutsi zigun, gure bizitza maneiatzen duten teknologietaz aparte.
Nekatu ezineko begia
Rubén Marcilla
Askotan, nahiak bai, baina medioak eta gaitasunak antzuak. Rubeni esker, bidean topatutako traba asko gainlendu ahal izan ditugu, batez ere kamerarekin zerikusia dutenak. Pazientzia eta lanerako gogo handiko mutila, bere dokumentalarekiko inplikazioak hasieran planteatutako mugak gainlendu ditu, eta
nola gainera!
Bost minututako kafeak
Aitzaki ona, jendeari bere denboraren tarte bat kentzeko
Hemendik gure agurrik beroena, Iñaki Alforja, Gaizka Aranguren eta Joxemi Martinez Urmenetarentzat, momentu batzuetan euren belarriak jartzeagatik, gure ahotik ateratzen ziren zorakeriak entzuteko gogoz.
Leku erreferentziak
Oliteko turismo bulegoa.
Orreagako Kolegiata.
Artaxoako Udala.
Leireko Monastegia.
Mikel Burgi (Uxue).


español
euskara
english







