Iritsi da eguna…

publicado por admin el 7 abendua, 2008

Durangoko azokarekin batera, DVDa plazaratu da 13,50€-ko prezioan.

Dokumentalaz gain, DVD-an bertan, Richard Edwards konpositore britaniarraren eta Iñaki Sagredori eginiko bi elkarrizketa aurkitu ditzazkezu. Pamiela argitaletxeak kaleratutako lana da hau eta erosi nahi izan ezkero hemen sakatuta egin dezakezu.

Bestalde, DVD-aren aurkezpenarekin hasi gara, lehenengo hitzorduak Irunen eta Maulen deituak daude. Hemendik gutxira, Iruñean eginen dugu aurkezpen ofiziala, denak gonbidatuak zaudete.


3 comentarios to “Iritsi da eguna…”

  1. Mattin Dijo:

    Lehenik eta bein zoriondu nahiko nituzke lan honetan jardun diren pertsona guztiak aipatzekoa baita beraien aldetik jarri duten guztia.
    Lan hau interesgarria iruditu zait baina ez diot osatua edo zuzena denik. Gazteluak erabiliz gure herriaren historia kontatu duzue, baina zein historia da hori? Nire uste xumean zuen lanak badu akatsik. Lehenik eta behin, ez duzue aipatzen haserako edo lehen erreinuak Banu Kasiekin zuen harremana, ez da aipatzen zergatik aserretu ziren, eta hein handi batean ez da ipatzen haserako erreinuaren benetako izaera, hau da, buruzagiek ez zutela mairuekiko gerra goserik. Gainera, ez da aipatzen ondorengo erregeek mairuekin edukitako jarrera (Antso VII.a eta Navas de Tolosako gudua). Baita ere aipatzekoa da Bikingoak lanean ez agertzea ere, herri honen eragina ere nabaria izan denean.
    Alta, ez dut ulertzen ere lan honetan sentimenduak agertzeko zergatia. Historia geroz eta objetiboago batetarantz gidatu behar dugu, gure gaur egungo sentimenduak nahasi gabe. Ez du balio (Espainolen eta Frantsesen) historia subjetibo baten kontra egon, eta bertako (Euskal Herriko) historia subjetiboa planteatzea historia absolutu bezala (fenomeno berdina delako). Eta honek ez du lanaren azalpenarekin zerikusirik (ulerterraza eta atsegina) baina sekulako pena ematen dit horrelako lan bat sortu ondoren (gainera sortu den baldintzetan) horrelako akats larri bat ikusteak.
    Mesedez, aintzakotzat har nazazuen eta gai honi buruz pentsa dezazuen nahi nuke, historia denona delako, eta denon historiak bakarra behar duelako izan eta inondik inora ezin du inposatua izan. Besterik gabe, mila esker nire iradokizuna irakurtzeagatik.

  2. rich Dijo:

    Hi Everyone!
    Well done on getting the film completed!

    Do you think you could send me a copy please?

    My details:

    Rich Edwards
    9 Caen Road
    Windmill Hill
    Bristol
    BS3 4PU
    England.
    Tel; 00 44 117 9669050

    many thanks!

    Rich.

  3. Rich Edwards Dijo:

    Estimado Mikel y Gurutz,

    Muchas gracias por enviarme una copia de la pelicula , es maravillosa!!!
    He visto la pelicula - es muy profesional, y veo que habeis metido mucha pasión en crearla. Estoy muy contento que habeis utilizado mi musica. Voy a guardar el DVD como una joya!!

    Me gustaria trabajar de nuevo con vosotros- si vosotros quereis !! POr favor , enviarme un email, si quereis.

    Tambien no dudéis en reenviar mi email a cualquier persona que necesite alguien para componer musica para peliculas.

    Muchas gracias.

    Rich Edwards.

Escribe un comentario