publicado por admin el 21 azaroa, 2008

Hurrengo hileko 3an, Nafarroako egunaren ospakizunarekin batera, Nafarroako erreinua defendatu zuten gazteluen mapa aterako da salgai. Mapa hau, urte askoko ikerketa lanen ondorioa da.
Mapak, erdi aroko itxura dauka, ikonoak, pergaminozko fondoa eta bere inguruan kokatzen diren ornidura itzelak ere, lan handi baten ondorio direla erakusten dutelarik.
Gazteluaren irudia, XIV.mendeko eskribano batek egindakoa da. Ondo pentsatutako lana da, batez ere lanarekiko jarrera eta ikuspegia, erdi aroko pertsona baten ikusteko izango luken era ardatz hartzen duelako.
Mapa, garaian garaiko erreinuak hartutako hedapenaren erakusle garbia da eta honek zeukan garrantziaz ohartarazten digu. Begirada batek, leku anitzetara eramaten gaitu Kantabriako kostaldea, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa, Bureba, Burgoseko zonaldea, Sobrarbe, Aragoi, Ribagorza, Nafarroa Beherea, Bearne, etabar.
Zuen gustokoa izatea espero dugu eta behintzat idatzizko komunikabideek historiarekiko bestelako begirunea eta gogoa erakustea.
www.noticiasdenavarra.com
publicado por admin el 10 azaroa, 2008

Nabarralde
publicado por admin el 1 azaroa, 2008

Dokumental honetan azpimarratzeko zerbait baldin badago, hori lan taldea da; lan honekin hasi ginenean ezer ez genikela bagenekien eta erlazioen bitartez eta dakien jendea eredu hartuta, beraietaz ikastea erabaki genuen.
Horregatik ate joka egon gara etengabe laguntza bila… Richard Edwars eta Ortzadar taldeak euren musika bikaina eskeini ziguten, Rubén Marcilla filma honen errebelazioa izan da, profesionalitatea eta lanerako gaitasun haundia erakutsiz, Pamiela editorialak oraindikan telefonoa hartzen digu eta pertsona eta kolektibo askok euren laguntza eskeini digute.
Laguntza horien artean, ezinbestekoa suertatzen ari den bat, Aitor Ortiz de Felipek egiten ari duen lana da, LFO soinu estudioen arduraduna hain zuzen. Aitor, Iruñan gertatzen ohi den bezala ezagutu genuen… lagun baten anaiak soinu estudio bat dauka eta oso ona da, etabar. Egia esan, benetan ona da bere lanean eta beraren bitartez, soinua lantzeko orduan profesional baten laguntza edukitzea lortu dugu.
Bere esku eta belarrietatik aterako da soinua eta anbientazioa, soinu efektuak, lokuzioaren tratamendua eta dena bere aldetik jartzen dituen gogoei esker, guregan sinistu du eta bere Iruñako estudioaren ateak ireki dizkigu, LFO estudioak Iturraman ( Iruñea-Pamplona).
Iturramako 5.zenbakian daukan LFO estudioan, grabazio gela txiki bat du, akustikoki eta teknologikoki kalitate handikoa, baita gama altuko bideoan eta efektuen lanketan aritzeko ekipazioa ere.
Esker aunitz Aitor
publicado por admin el 29 urria, 2008

Nork esango zigun guri, proiektu hau hasi ginenean, hainbesteko izerdiak botako genituela bukatu arren!…Baina hala zioen Spike Lee-ren “Haz lo que debas” filman atera eta ondoren Negu Gorriak taldeak Gure Jarrera diskoan euskeratutako abestiak…”Horrelakoa da bizitza/ egin zazu behar duzuna/…” eta proiektu hau beharrezkoa ikusten dugunez gero…aurrera egin behar, nola ez!
publicado por admin el 9 urria, 2008

Internetek dardar egin dezala! 1000 bisitarien hesia gailentzea lortu dugu! Mila esker gure blogean sartzeagatik.
ARGAZKIAK / FOTOS
Foto a foto paseamos por los lugares más bellos, descubriendo maravillas que solo se muestrana un ojo atento.
VIDEOS / BIDEOAK
Entrevistas con Iñaki Sagredo, trailers...
IñAKI SAGREDO
Conoce esta magnifica obra, cuyo cuarto tomo esta apunto de ver la luz.
MÚSICA / MUSICA
Disfruta de la música de este documental con 10 canciones para sentir.
EDITORIAL PAMIELA ARGITALETXEA
Trabajo, dedicación, pasión, se convierten en libros.
AGRADECIMIENTOS / ESKERRAK
A veces esta frase, representa un avismo en el horizonte; aun así fueron muchas las personas que respondierón.
PRENSA / PRENTSA
Palabrita del niño Jesus que nos ponemos con el dossier, si deseaís acudir al rodaje utilizar el
formulario de contacto.
CONTACTO / HARREMANA
Si teneís alguna duda, pregunta o deseaís información escribirnos a
nuestro correo o rellenar este formulario.