Erosketa
Dokumentala erosi ahal izateko, bisitatu Pamiela argitaletxeko webgunea - editorial Pamiela- eta kreditu txartelaz edo kontrarrenboltsoz ordaindu ahal izango duzu. Korreo arruntaren bidez edo mezularitza lasterraren bidez bidaltzen da.

Dokumentala erosi ahal izateko, bisitatu Pamiela argitaletxeko webgunea - editorial Pamiela- eta kreditu txartelaz edo kontrarrenboltsoz ordaindu ahal izango duzu. Korreo arruntaren bidez edo mezularitza lasterraren bidez bidaltzen da.
Ze ondo pasatu genuen!
Onki Xin-en egindako jaia zoragarria izan zen, bere denboran tarte bat egin eta gurekin egoteko konpromezua hartuta hainbat eta hainbat lagun bildu ginelako bertan.
Nahiz eta proiektoerarekin arazoren bat eduki, pintxoek akats hauek ahazten lagundu zuten eta sortutako giroa ezin hobea suertatu zen.
Aurrerantzean beste leku batzuetan aurkeztea dugu helburu, jada, Iñaki Sagredo toki desberdinetan hitzaldiak ematen hasi da. DVD-ak liburudendetarako ibilbidea egiten ari du.
Mezu honen bitartez, heldu den azteazkenean hilak 17, 19:30etan Donibane auzoko Onki Xin tabernan ospatuko den “Baskoien defentsa” dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.
Bertan egongo dira, lan hau aurrera ateratzea posible egin duten pertsonak baita nafar gizarteko hainbat eragile ere.
Eskerrik asko. “Baskoien defentsa” lan taldea.
Durangoko azokarekin batera, DVDa plazaratu da 13,50€-ko prezioan.
Dokumentalaz gain, DVD-an bertan, Richard Edwards konpositore britaniarraren eta Iñaki Sagredori eginiko bi elkarrizketa aurkitu ditzazkezu. Pamiela argitaletxeak kaleratutako lana da hau eta erosi nahi izan ezkero hemen sakatuta egin dezakezu.
Bestalde, DVD-aren aurkezpenarekin hasi gara, lehenengo hitzorduak Irunen eta Maulen deituak daude. Hemendik gutxira, Iruñean eginen dugu aurkezpen ofiziala, denak gonbidatuak zaudete.

Hauek dira egun hauetan izaten ari ditugun sentsazioak. Denbora eskasa, informatikarekin borrokak, talde lana antolatzea, gure esperientzia faltak, guregan sortzen ari duen egonezinaren erakusle garbiak dira.
Dokumentalaren edizioan lan egiten dugun bitartean, bestelako beharrak suertatzen ari zaizkigu, proiektu hau duintasunez bukatu ahal izateko, triptikoa, portada, diseinu lana…
Bestalde, esan beharra dago, proiektu honen partehartzaileak, bestelako lanetan ere murgildutak gaudela, Iñaki Sagredo bere liburu sailaren,“Navarra Castillos que defendieron el Reino” laugarren liburua bukatzen ari da eta oraintxe atera berri du gazteluen mapa itzela,mapa de los castillos de Navarra hurrengo abenduaren 3an aurkeztuko dena; Mikel Santakiteria revista Nabarra aldizkariko orriak “pintatzen” dabil, Rubén Marcilla Berriozar herriko historiaren inguruko dokumental batean sutsuki sartuta dago eta Gurutz Cilvetik Nabarralderentzako, Mikel Soraurenen azken liburua egin du “Fueros y Carlistada” deitutakoa.
Dena den esan daiteke, presiopean lortutako etekinak handiagoak direla eta horren inguruan asko ikasten ari gara.